XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guri besteak beste, ondoko hauek bururatzen zaizkigu:

- ikasle guztiei edozein gai dela eta eskutitz bana bidaltzeko etiketak inprimatzea.

- ebaluazioaren bukaeran ikasle guztien notak ateratzea.

- edozein momentutan ikasle baten historiala erakustea.

BESTEREN BAT BADAKIZU ESAN LOTSARIK GABE

1.2.3. Abantailak

Orain arteko guztia kontutan hartuz, zeintzuk izan dira abantailak?:

- Lan errepikakorra arindu egin da.

Bestela, pentsa idazkari gixajoak banan-banan ikasle guztien helbideak eskuz idatzi beharko lituzkeela.

- Datu-multzo handiak askoz errazago maneiatu dira.

Pentsa ikasle baten historiala egiteko zenbat pauso eman behar diren (kurtsoz kurtso informazioa aterata).

- Azkartasuna. Begi-bistakoa da, edozein informazio ziztu bizian lortzen dugu eta.

- Akats gutxi egin dira.

Argi eta garbi dago hori, hainbeste daturen artean pertsonak errazago huts egiten du eta.